Haritz Mujikak irabazi du aurtengo Basarri Bertsopaper Saria

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Hitza: Aritz Mutiozabal eta Amaia Urbieta Arruti 2020ko uztailaren 10a

Argazkia: Zarauzko Hitza

XXXVI. Basarri Bertsopaper Sariko txapela jantzi zuen atzo Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak. Motxianek antolatutako bertso saio berezia borobiltzeko, 'Posdata' sorta irabazlea abestu zuen Lege Zaharren enparantzan.

Itxialdiak iraun artean bikote harremana banaka bizi behar izan dute Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak eta bere bikoteak, mugaren alde banatan zeudelako. Horren harira, Posdata bertso sorta idatzi zuen Mujikak, izatez bikotearentzat eskutitza izango zatekeena. Bikoteari bidaltzeko denborarik ez zion eman azkenean, eta helbidea aldatu eta Zarautzera bidali zuen, Basarri  sarira aurkezteko. Epaileei sorta gustatu eta lehen saria eman diote asteasuarrari. Atzoko bertso saio berezian  jarri zion txapela Irune Urbieta Kultura zinegotziak, eta jendaurrean abestu zituen bertso jarriak. Bigarren saria ere Mujikak berak eskuratu zuen izatez, baina lehiaketaren arauen arabera pertsona berak bi sari jaso ezin dituenez, eman gabe geratu zen bigarren saria. Dena den, bi sarien aitortza egin izana eskertu zuen bertsolariak.

Albistea osorik Zarauzko Hitza-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!