Olano eta Lopez UZ Trailaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia

Goierri Kopa Traileko bigarren proba puntuagarria izan da Iñaki Olanok eta Sonia Lopezek irabazitakoa. Sprint proba motzean Gartzen Elejabarrieta eta Lide Urrestarazu izan dira garaile.

22 kilometro eta 1.600 metroko igoera izan zuen guztira lasterketa nagusiak. Urretxu eta Zumarragako hainbat tontor igo beharra izan zituzten lasterketan korrika aritu zirenek: Beloki, Izazpi eta Irimo. Lasterketa laburreko eta handiko partaide kopurua batuz, 350 dortsal banatu ziren igandean. Eguraldiari dagokionez, aurreikuspen txarra emanda zegoen arren, goiza eguzkitsua eta haizetsua izan zen.

UZ Trail sailkapena

Lasterketa nagusia:

  1. Iñaki Olano – Sonia Lopez
  2. Hodei Lujanbio – Pilar Arriola
  3. Beñat Etxabe – Lur Basterretxea

Lasterketa motza:

  1. Gartzen Elejabarrieta – Lide Urrestarazu
  2. Josu Urrestarazu – Mayi Mujika
  3. Juanjo Igarzabal – Maider Unanue

Goierri Kopa

Garingo lasterketaren ondoren, gaurkoa izan da Goierri Kopako bigarren proba puntuagarria. Martxoan, Arriaranen lehiatuko dira. Horren ondoren, Gabiriako Leharrei apirilean, Segura-Zerain eta Txindokiko km bertikala maiatzean eta Zaldibian ospatzen den mendi lasterketa ekainean. Iaz ez bezala, Axari Trail izango da kopako azken aurreko proba. Irabazleak nortzuk diren urrian jakingo dugu, Ordiziako mendi lasterketaren ondoren.

Argazki galeria eta bideoa Goierriko Hitzan daude ikusgai. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!