Iñaki Olanok bigarren aldiz irabazi du Gabiriako Leharrei mendi lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Olanok bigarren aldiz irabazi du Gabiriako Leharrei mendi lasterketa
Argazkilaria: Aimar Maiz/Goierriko Hitza

Gabirian larunbatean jokatu zen IV. Leharrei mendi lasterketa, 24 kilometroko ibilbidean. Iazko irabazleak jaso zituen aurten ere bi besoak helmugan. Altzotarra estu hartu zuten hurrengoek, minutu baten barruan sartu baitziren 2.a eta 3.a.

Gabirian 137 lagunek parte hartu zuten IV. Leharrei mendi lasterketan, Goierri Kopa Trail lehiaketako laugarren proba baliagarrian. 134 korrikalarik bukatu zuten. Korrikarako eguraldi paregabea izan zuten, eta lokatza gehiegirik ere ez zuten topatu ibilbidean.

Iñaki Olano altzoarrak irabazi zuen, bigarren urtez jarraian. Iaz baino 18 segundo gutxiago behar izan zituen 24 kilometroko eta 1.300 metro positibodun karrera amaitzeko (2:01:51). Azken aldapa pikoaren zain, indarrak erregulatuz joan zela aitortu zuen, bukaeran.

Bigarren, Ion Vegas aguraindarrak egin zuen (2:02:50). Ibilbidea iaztik ezagutzen zuen, eta txapeldunorde geratzea lortu zuen. Julen Ozaeta durangarrak osatu zuen gizonezkoen ohorezko hirukotea.

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!