'Handia' filmeko lantaldeak ebaki du gazta berria

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza 2018ko apirilaren 4a

Artzain Eguna Ordizian.

Artzain Eguna ospatzen ari dira gaur Ordizian. Artaldeek herrigunea zeharkatu duten momentua eta Idiazabal gazta berriaren denboraldia ofizialki zabaltzeko ekitaldia izan dira eguneko unerik garrantzitsuenak.  Garagartza plazan, arkume errea banatu dute, eta gazta egiteko eta artilea mozteko erakustaldiak ere egin dituzte.

Handia filmeko lantaldeak eta Joxe Mari Goenaga zinegile ordiziarraren senideek ebaki dute gazta berria. Goenaga bera zen gonbidatu nagusia, baina abioien lineatan izandako arazoak direla medio, Sevillan gelditu behar izan du. Ezin etorriak “pena handia” eragin diola azaldu du, baina nolabait parte hartu nahi zuen ekitaldian, eta bideo bat bidali du handik, Idiazabal gazta ebakiz.

Gazta ebakitzeko ekitaldiaren aurretik, Zacarias Fuente, Kantabriako Gazta Kofradiaren sortzailea omendu dute. Eta artzainek, aginte makila eskaini diote Jose Migel Santamaria alkate eta Enirio-Aralar Mankomunitateko Lehendakariari.

Argazki galeria hemen ikusgai. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!