Aitor Mendiluzek eskuratu du Zarauzko Kopla Txapelketako zintzarria

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 23a

Aitor Mendiluze azken agurrean, irabazlearen zintzarria lepoan duela. @AnaGalarraga1
Julio Sotorekin buruz burukoa jokatu ondoren, entzuleen botoek XI. edizioko garaipena eman zioten bertsolari andoaindarrari

Astebetean bi buruz buruko jokatu ditu Aitor Mendiluze bertsolari andoaindarrak: igandean, BECeko pabilioi jendetsuaren aurrean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, eta atzo Putzuzuloko oholtza gainean, XI. Kopla Txapelketan. Lehen saiakeran Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela, baina bigarrenean ez zuen hutsik egin eta garaipena bereganatu zuen. Txapelarik ez zuen jantzi, ordea: koplazaleen zintzarri preziatua baizik.

Urki Muguruza eta Ainhoa Alberdik gidatuta, hamar bertsolari hauek hartu zuten parte festa giroko lehia honetan:Andoni Egaña, German Urteaga, Xabier Arriaga Txiplas, Julio Soto, Oihane Perea, Danel Olano, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aitor Mendiluze bera. Entzuleen botoek hala erabakita, horietatik sei pasatu ziren hurrengo fasera, eta funtzionamendu bera erabiliz, Mendiluze eta Soto sailkatu ziren azken txanparako. Azken ariketen ondoren, bertaratutakoek andoaindarrari eman zioten txapeldun izatearen ohorea.

Jarraitu irakurtzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!