Babarrun jan herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Gure Kaiola Elkartea 2014ko urriaren 31

 Azaroaren 16an, Babarrun festaren baitan bazkari herrikoia egingo da Tolosako Zerkausian. 14:30ean izango da bazkari hori, eta honakoa izango da menua:

Iberikoak Altuna Harategiaren eskutik; Tolosako Babarrunak, aza, odolki, urdai, txorixo eta Ibarrako Txumitxa etxeko langostinoekin; eta Ezeiza etxeko postrea. Ogia, Erre-berri okindegiak jarriko du, ura Insalusek, sagardoa Eguzkitza sagardotegiak, eta ardoa, Fernandez de Pierola upelategikoa izango da.

Txartelak 25 euroko salneurria du, eta Gure Kaiola elkartean daude salgai, 19:30etatik 21:00etara. Egunean bertan ere, 10:00etatik aurrera, zerkausian bertan ere erosi ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!