2014/11/16 8:00 - 19:00

XXVIII. Babarrunaren eguna

XXVIII. Babarrunaren eguna
Zerkausia, Tolosa
Tolosako babarrun astearen barruan Gure Kaiola elkarteak XXVIII. lehiaketa gastronomikoa antolatzen du. Lehiaketa azaroaren 16an izango da. Izena emateko egunak urriaren 20etik azaroaren 09 arte, 19.30etatik 21etara elkartean, e-posta gurekaiola@hotmail.com, 607672709 deituz edo Tolosaldea Tour-en bidez. 20 lehiakideen muga gainditzen bada, azaroaren 10ean (astelehena) gaueko 8etan zozketa ospatuko da, Kaiola elkartean. Txartelen salmenta: Elkartean azaroaren 3tik aurrera 19.30etatik 21etara (erreserbak 607672709 telefonora deituz) Prezioa 25€
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!