Garbiñe Otegi izena du Azkoitiko eguneko zentro berriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Arzallus 2025eko maiatzaren 16a

Azkoitiko Burdinoleta kalean atondu duten zentroari Alegiako Garbiñe Otegiren izena jarri diote, eta orain arte San Jose egoitzan zegoen eguneko zentroa ordezkatuko du.

Hilabeteetako lanen ostean, prest dute Azkoitiko eguneko zentro berria. Burdinoleta kaleko zentroaren irekiera ekitaldian, besteak beste, Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak parte hartu dute. Han izan dira egungo zentroaren erabiltzaileak eta haien familiakoak, baita Garbiñe Otegiren senideak ere. Izan ere, eguneko zentro berriari Alegiako Galarreta baserriko Garbiñe Otegi izena jarri diote. Otegi Azkoitiko bizilaguna zen, eta iaz hil zen istripu batean. Lanbidez arkitekto teknikoa zen, Gipuzkoako Foru Aldundian jarduten zuen, eta Azkoitiko eguneko zentroaren diseinuan eta sustapenean funtsezko lana egin zuen. Zentroari bere izena jarrita omenaldia eta aitortza egin nahi izan dizkiote Otegiri, Gipuzkoako gizarte zerbitzuak hobetzeko izan zuen konpromisoaren lekuko.

Argazki galeria eta informazio gehiago Azkoitiaguka.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!