Gorka Igartua, Harmailetatik: "Azken unera arte borrokan jarraitzeko prest"

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Igartua 2015eko apirilaren 14a

Azken emaitzen ondorioz, entrenatzaile talde berria sartu da eta maila mantentzeko ahaleginak egiten hasi dira. Astean zehar prestaketa indartu dute, fisikoa eta taktika landuz, jaurtiketak eginez eta denon inplikazioa bultzatuz, azken txanpa ondo bukatzeko asmoz.

Eguraldi ederra, beroketa serioa, gogoa eta konpromisoa nabari, beste taldeetako nesken presentzia ugaria eta harmailak inoiz baino jendetsuago, puntuak etxean gelditzeko helburuarekin.

Partida hasieratik nesken inplikazioa ikusi zen, baloi guztiak indarrez disputatuz. Aurrean, berriz, Leioako taldea, sailkapeneko bigarrena, talde serio eta maila onekoa; baina, aukera garbienak Tolosakoek eduki arren, aurkarien sendotasuna eta lerro arteko lotura onaren ondorioz, area erdiko pase sakon batean, kanpokoen gola iritsi zen.

Une gogorra izan zen Tolosarrentzat, baina aulkiko eta harmailetako animoei esker, neskak berriro jokoan sartu eta aukerak sortzen jarraitu zuten bukaera arte amorerik eman gabe. Goraipatzekoa, jokalari guztien eta entrenatzaileen JARRERA lehiakorra; ZORIONAK denei.

Bi partida faltan, oraindik matematikoki aukerak daude, beraz, ez dago beste irtenbiderik, hurrengo etxeko partida ondo prestatu eta jarrera mantenduz, 3 puntuak lortzea baino.

Tolosako nesken futbolak kalitatezko etorkizuna duenez, talde nagusiari denok BABESA eta ANIMOAK eman behar dizkiogu!

Gora Tolosako nesken futbola!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!