Villabona-Zizurkilgo PSE-EEk posta bidezko botoa emateko izapideak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan, azaroaren 29an hauteslekuetara botoa ematera joan ezin diren pertsonentzat. Herritarrek astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara jo dezakete PSE-EEren Zizurkilgo egoitzara (Ernio Bidea 14).
Era berean, gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik eman dezakete botoa, notarioaren aurrean. PSE-EEk boto modalitate hori eskatzeko izapideak egiten lagunduko du eta horiei buruzko aholkularitza emango du. Kontsulta guztiak telefono zenbaki honetan erantzungo dira: 943 12 51 25.
Eskaera egiteko epea azaroaren 19an amaituko da.