Azaroaren 29ko hauteskundeearako posta bidezko botoa emateko laguntza zerbitzua, abian

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako PSE-EE

PSE-EEk posta bidezko botoa emateko izapideak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan, azaroaren 29an hauteslekuetara botoa ematera joan ezin diren pertsonentzat.

Herritarrei arreta emango zaie astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara Tolosako PSE-EEren egoitzan (Rondilla kalea 33-35). Era berean, gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik eman dezakete botoa, notarioaren aurrean. PSE-EEk boto modalitate hau eskatzeko izapideak egiten lagunduko du eta horiei buruzko aholkularitza emango du. Kontsulta guztiak telefono zenbaki honetan erantzungo dira: 943 67 01 68. Eskaera egiteko epea azaroaren 19an amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!