Indar okupatzaileak utikan!

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Abertzaleak 2016ko apirilaren 25a

Estatu espainol nahiz frantseseko armadak eta poliziak euskal herritarrok zapaltzeko ezinbesteko tresnak dira, eta indar hauek euskal gizartean bizi ditugun gatazken eragileetako bat da.

Tolosaldeko Gazte Abertzaleakeko kideok argi daukagu gatazken konponbidean indar okupatzaileen errepresio figuraren desagertzean datzala. Historikoki herri hau kolpatzeaz arduratu diren horiek ezer onik ez digute ekarri eta ez digute ekarriko ere.

Herri honek pairatzen duen zatiketa administratiboa ez ezik, indar militarrek eta polizialek bi estatuek euren indarra irudikatzeko eta ezartzeko figurak dira. Alta, Guardia Zibilak bakean bizitzeko geure eskubidea urratzen ez dituenean, Jerdarmeriak hartzen du lekukoa.

Gure bidean jarraitu nahi dugu, inongo oztoporik gabe, inongo jazarpenik gabe. Gure eskubideak eskutan hartu nahi ditugu, inolako menpekotasunik gabe. Hori dela eta, honako hau adierazi nahiko genuke:
Hori dela eta, Tolosaldeko Gazte Abertzaleaketik kanpaina bat jarri dugu martxan indar okupatzaileak Tolosatik zein Euskal Herritik alde egin dezaten exijitzeko. Ez ditugu geure herrietan nahi, ez ditugu gure mendietan nahi, atzokoan Uzturre mendian Guardia Zibila jendea identifikatzen eduki genuen bezela eta honegatik kalez kale, mendiriz mendi eta kuartelez kuartel Euskal Herriko txoko guztietara gure aldarria eramango dugu.

Gazteen oihuak ozen entzun daiteleza, konponbidea nahi dugu!

Indar okupatzaileak UTIKAN!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!