Ezpala Gaztetxea

Gazte Abertzaleak TGA-ren 4. desalojoaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Abertzaleak 2016ko martxoaren 19a

Tolosako Gazte Asanbladak Euskal Herria plazan 2013 urtetik hutsik dagoen lokal bat okupatu du eta beste behin ere Ertzaintzak identifikatu eta kanporatu egin ditu.

Jakina da Tolosako gazteok eraikin edo espazio baten beharra dugula, gero eta gehiago gara autokudeaketaren alde gauden gazteok gure herrietako sorkuntza dinamika libreak sustatzeko eta Tolosako Udalari arazo honi aurre egin dezan eskatzen diogu.

Udal Gobernuari honakoa exijitzen diogu: Gaurkoan kanporatuak izateko azkartasuna eta Limousin eraikina Tolosa&Co merkatari elkarteari lagatzeko bizkortasuna erabili duten bezela, arintasun berdinarekin ibiltzeko eskatzen diogu Tolosako Udalari gai honi irtenbide bat bilatzeko.

Datozen asteetan Tolosako Gazte Asanbladak antolatutako ekintzekin bat egiten dugu, Tolosa eta Tolosaldeko gazteak bertan parte hartzera animatuz eta beste behin ere proiektu honi gure babesa ematen diogu.

Gizarteari autokritika egiten dion gazteria aktibo, konprometitu, anitz eta solidarioaren alde egiten jarraituko dugu.

GORA GUNE AUTOGESTIONATUAK! GORA EZPALA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!