Mikromatxismoa lantzeko bideo lehiaketa abiatu du Gazte Abertzaleakek

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Abertzaleak 2015eko azaroaren 3a

Gai anitzei buruz gazteen ikuspegia eta jarrera jakin nahi dugu gazte erakundeak, egunerokotasunean gai hauek nola bizitzen dituzten ikusiz.

Hauek dira lehen bideo lehiaketa horretako oinarriak:

Edukia: Mikromatxismoa, egunerokotasunean oharkabean ematen diren jarrera matxistak
Denbora: 1 eta 3 minutu arteko iraupena
Aurkezteko epea: Urriaren 26tik azaroaren 20ra
Irabazlea: Azaroaren 25ean emango dugu jakitera
Hizkuntza: Euskara
Adina: 14 eta 30 urte artean, banaka edo taldean
Generoa: Erreala, animaziozkoa… Izan zaitez irudimentsu

Bideo artxiboa, epea bukatu baino lehen WeTransfer zerbitzua erabiliz info@gazteabertzaleak.org helbidera bidali beharko da, harremanetarako datuekin batera.

Behin epea amaituta, hiru adituk osatutako epaimahaiak erabakiko du lehiaketaren irabazlea. Saria gisa 300 euro jasoko ditu lan onenaren egileak.

Info gehiago: http://www.gazteabertzaleak.eus/bideo-lehiaketa/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!