60 ikasle baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Gainberri 2021eko irailaren 15a

Gainberri ikastetxeak ikasturte honetan abiarazi ditu kirol heziketako zikloak. 16 eta 25 urte bitarteko gazteak ari dira bertan ikasten.

Aste honetan, Tolosako ikastetxe historikoak, Gainberrik, berriro beteko ditu bere gelak haur-hezkuntzako ikastetxe izatetik, kirol-lanbide heziketako ikastetxea izatera igaro ondoren.

2021-2022 ikasturtea etapa berri baten hasiera da Gainberrin, kirol heziketa zikloetako ikasleen lehen promozioarekin. Guztira, 60 ikasle baino gehiagok, 16-25 urte bitartekoak, hasi dituzte beraien ikasketak.  Batzuk, erdi mailako natura inguruneko gidari lanetarako eta aisialdiko teknikari izateko prestatzeko zikloan ari dira, eta beste batzuk goi mailako egokitzapen fisikoko goi mailako, eta gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikari izateko ari dira prestatzen.

“Gure lehen ikasturtea hain talde osatu eta zabalekin hasi ahal izateak frogatzen du familia askok konfiantza izan dutela gure proiektuan eta kirolaren arloak eskaintzen dituen prestakuntza eta lan-aukera guztietan. Beraz, 21/22 ikasturteari erantzukizun, konpromiso eta ilusio osoz ekiten diogu irakasle talde osatu eta adar ezberdinen aditu izateari esker", esan du Gurutz Aginagalde Gainberriko zuzendariak.

Aste honetan zehar, ikasleak hasiera emango diote ikasturteari, ezagutza bilerak eginez eta horien artean, Izaskun mendira irteera egingo dute, talde ezagutza eta kohesio dinamikak burutu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!