Eskola kalean, eskola naturan!

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2021ko mai. 27a, 12:06

Fleming herri eskolako zein herriko espazio eta natura gune ezberdinetan aire zabaleko jarduerak lehenetsi dira.

Eskola kalean, eskola naturan! Fleming herri eskolako komunitatean martxan jarri dugun proiektua da. Ikasturte honen hasieran inoiz baino behar gehiago zegoenez ikasleak aire librean egoteko, lan talde bat sortu genuen behar honi erantzun bat emateko. Udalarekin elkarlanean herriko espazioen gida bat sortu zen, eskolako eremuan lanerako arnas-guneak, familietan boluntarioak eta gelako ordutegietan irteerak antolatu ziren. Gaiaren garrantzia ikusita, naturan hezteak dituen onurei buruzko hitzaldia ere egin da.

 

Egitasmo honen helburua ikasleen ongizatea bermatzea da, osasuna zein ingurua ezagutu, zaindu eta balioetsiz. Horretarako, eskolako zein herriko espazio eta natura gune ezberdinetan aire zabaleko jarduerak lehenetsi dira, naturak eskaintzen dizkigun onurez jabetzeko aukera eman digularik: naturarekin harremana, sistema immunea indartzea, gaixotasunak gutxitzea, alderdi emozionala sendotzea, jarrera-motibazio eta komunikazio gaitasunak hobetzea, harremanak sustatzea, sormena lantzea, berdintasuna sustatzea...

 

Proiektu hau ikasturtean zehar gorpuzten joan da eta COVID-19aren testuinguruan sortu den arren, jarraipena izango du Fleming herri eskolako baloreekin bat datorrelako.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!