Fleming Herri Eskolako jaialdia 2019

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko ekainaren 13a

Beti bezala emozioz beteriko jaialdi alai eta koloretsua sortu dugu denon artean!!

Ikasle, irakasle eta familiek giro ezin hobean pasa dugu egun berezi hau. Eguna pilota partiduekin hasi genuen, jaialdi koloretsu eta dibertigarriarekin jarraituz, bazkari eder baten inguruan ere bildu ginen eta musika, dantza eta jolasez beteriko arratsaldeaz gozatu ahal izan genuen, egun zoragarria benetan!!

Gainera, gure eskola maitearen 50.urteurrena ospatuko dugu datorren ikasturtean eta horren iragarpena ere egin genuen:

50 URTEZ GEROA PASAKA!

AURRERA FLEMINGKIDEOK!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!