Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek mendi irteera egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko ekainaren 4a

Inguruko parajeak ezagutu eta naturaz gozatzeko helburuak burutzeko asmoz, joan zen ostiralean, Fleming Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok mendi irteera egin genuen.

Ziklo bakoitzak bere ibilbidea egin zuen: Lehen ziklokoak Adunara joan ziren, bigarren ziklokoek Fraisoro eta Ateaga baserri ingurutik mendi buelta bat egin zuten eta hirugarren ziklokoak Loatzo mendira igo ziren.

Arratsaldean, berriz, denok eskolan elkartu ginen nekatuta, baina aldi berean pozik, egun ahaztezina igaro ondoren. Egia esan, eguraldiak lagun, egun ederra pasa genuen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!