Aniztasunaren eta elkarbizitzaren bigarren festa

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko apirilaren 30a

Fleming Herri Eskolako komunitateak antolatuta, Aniztasun eta elkarbizitzaren festa ospatuko dugu bigarren urtez Amasa-Villabonako herrian.

Zer dugu ospatzeko? Mila koloreko eskola garela! Mila kolore, mila ohitura, mila hizkuntza, mila pentsaera, mila ahots… ba al da hori baino aberastasun handiagorik? Denak ezberdinak gara eta horrek egiten gaitu aberats, izateko modu ezberdinei esker elkarbizitzan ikasteko aukera dugulako, gozatu eta aldarrikatu dezagun!

Jaialdia Fleming Herri Eskolaren eta Kolore Guztiak elkartearen artean antolatu dugu, komunitate osoaren parte hartzea bultzatu nahirik festa koloretsu honetan. Eskolako familiak jatorri eta kultura anitzekoak gara eta aniztasun balorea defendatu nahi dugu berriro ere. Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming Herri Eskolatik, Amasa-Villabona herriarekin batera.

Aurten ere “Aniztasunaren bandera” kalera atera nahi dugu, jatorri ezberdineko telak Euskararen hari gorriaz elkar josirik!!  Astindu dezagun gogor bandera eta goazen arratsalde alai, koloretsu eta dibertigarria pasatzera elkarrekin!

Elkarrekin garelako!! Maiatzaren 3an, ostirala, 16:30ean Malkar Plazan!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!