Fleming kultur astean, 'Gure ametsak loratzen!'

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko urt. 29a, 13:23

Fleming Herri Eskolan gure ametsak loratzen ditugu, bai eskolako gure egunerokotasunean, baita eskolaz kanpo egiten ditugun ekintza berezietan ere.

Eta horretan ibili gara pasa den astean, Flemingo aste kulturalean, bizipoxa ematen diguten ekintza berezietan murgilduak: patinetan irristatuz, txotxongilo emanaldian piraten munduan amestuz, aiton amonekin elkarrizketan, txokolatada goxoa jaten, danborrada dotorean makilak astintzen, buruhandiekin jolasean, bokata janaz elkarrekin gozatzen,…eta euriagatik aurrerago egiteko bidean geratu zaizkigun ekintzak, eskolarako bidea margotzea eta bizikleta festa alegia!

Guztiok parte hartu dugu ekintza hauetan, familia eta irakasle, eta noski ikasleak, beraiek baitira gure protagonista nagusiak. Gure haziak, pozik eta zoriontsu loratzen ikusi nahi ditugunak!

Horrelakoa delako gure eskola, herri eskola, denentzako eta denon artean eraikitzen duguna, eskola komunitatean eraiki eta bizi duguna!

Aste honetako ekintzak ikusteko klikatu hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!