Fleming Herri Eskolak, Kultur Astea antolatu du larunbata bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2019ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 28tik 31era arte bisita gidatuak egingo dituzte Fleming ikastetxean, 10:00etatik 11:00etara bitartean.

Astelehenean egindako bizikleta festarekin abiatu zuten astelehenean Fleming astea Villabonan. Hazi gurekin. Fleming Herri Eskolan zure ametsak loratzen direlako, leloarekin egingo dituzte ekitaldiak datozen egunetan.

Asteartean patin festa egin ondoren, atzo, Arratzain eskolako bidean margotzeak egin zituzten LHko 5. eta 6. mailako ikasleek, eta gaur, 3. eta 4. mailako ikasleen txanda izango da. Gainera Arratzainen, aiton-amonen bisita jasoko dute ikasleek.

FLEMING ASTEA 2019

Urtarrilak 24, gaur

11:00. Arratzainen aiton-amonen bisita jasoko dute LHko 5. mailako ikasleek.

14:30. Arratzain eskola bidean margotzeak egingo dituzte LHko 3. eta 4. mailako ikasleek.

Urtarrilak 25, bihar

17:00. Arroako plazatik abiatuta danborra egingo da eta ondoren, buruhandiak plazan izango dira.

20:00. Afaria egingo da ogitartekoekin.

Urtarrilak 26, larunbata

10:30. Ate irekiak gaztelaniaz.

12:00. Ate irekiak euskaraz.

Urtarrilak 28-31

10:00 - 11:00. Bisita gidatuak egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!