Gabonetako postal lehiaketan Fleming Herri Eskolako ikasleak saritu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko abenduaren 14a

Maialen Dieguezen postala

Fleming Herri Eskolako hainbat ikaslek, lehen aldiz, ACEX Euskadiko Ikastetxeetako Liburutegien Gabonetako postalen lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa honetako postal irabazleak eta finalistek ACEX 2019ko egutegia osatuko dute.

Aurten lehiaketa honetako irabazlea gure ikaslea den 6.mailako Maialen Dieguez izan da eta finalisten artean 5.mailako Oier Santa Cruz eta 6.mailako Markel Meulman izan dira.

Parte hartzaile guztien lanak oso politak eta landuak izan dira, beraz, zorionak irabazleei eta mila esker guztiei.
Egutegi hau ikus eta eskuratu dezakezue ACEX Euskadiko Ikastetxeetako Liburutegien web gunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!