Bertan musika emanaldiak, haurrentzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira. Horretaz gain, jateko eta edateko aukera ere izango da bertan; pintxoak, goxokiak, kafea, terraza eta edariak izango dira.
Helburu bat baino gehiago ditu; alde batetik, ekonomiko dago, dudarik gabe, guraso elkartearentzako dirua bildu eta diru hori urtean zehar ekintzak egiteko erabiliko da. Bestetik, eskola herrian ikusarazi nahi dugu. Familientzako eta herritarrentzako gunea izango da; jendea elkartzeko toki herrikoia, parekidea eta euskaraz aritzeko espazio bat eskainiz.
Nahiz eta txandak beteta izan, oso inportantea izango da eskolarentzat, horrelako erronka baten aurrean, jendeak parte hartu eta taberna gunera gerturatzea. Ekitaldiei dagokienez, egitarau xume bat antolatu dugu, ez baitiogu lekurik kendu nahi herriko jaietako egitarau ofizialari; gure asmoa taberna-gunean giroa sortzea da, besterik ez.
Auzolanean aritu gara taberna muntatzen, txandak egiten eta ekintzak antolatzen. Ikasleen gurasoek, irakasleek eta ikasle ohiek egingo dugu lan bertan, musu-truk. Garbi dugu elkarrekin egiten dugula eskola; horregatik, guztiona izatea nahi dugu elkargune berria. Herritarrak animatu nahi ditugu etorri daitezen gure gunera zerbait hartzera. Animatu etortzera!
Hona hemen prestatutako egitaraua: