Ikasturteko amaiera festa egin genuen igandean

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko ekainaren 14a

Igandean egin genuen amaiera festa Fleming ikastetxekoek.

Joan den larunbatean, urtero bezala Fleming herri eskolak kurtsoari amaiera emateko festa ospatu genuen. Bertan ekitaldi ugari izan ziren: hasteko, eskolan bertan pilota txapelketako finalak jokatu ziren eta ondoren, Behar Zana pilotalekuan txapelketako sariak banatu eta ikasleen emanaldiak ikusteko aukera izan genuen. Aurten ere, ikasleek gogo handiz egindako dantzak zein abestiak, beraien gurasoei eskeini zizkien. Arratsaldean berriz, eguna ondo amaitzeko, nahiko jolas eta dantza egiteko aukera ere izan genuen, beraz, egun ederra benetan!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen: https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157692113904220

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!