Aniztasuna, 10 arrazoi eta milaka aukera

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 11an Fleming Herri Eskolan “Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia” ospatu zen.

Arratsaldeko, 16:30an kalejira batekin hasi zen,  bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta,  dantza afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere.  EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera  eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten oihalak ere ikusteko aukera izan genuen.

aialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute, komunitate osoak parte hartu zuelarik festa koloretsu honetan. Eskolan, familiak jatorri eta kultura anitzekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da.

Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming Herri Eskolan, Amasa-Villabona herriarekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!