Udaletxera bisita egin dute seigarren mailakoek

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko apirilaren 24a

Joan den ostiralean, Fleming Herri Eskolako 6.mailako ikasleak herriko alkatearekin bildu ziren udaletxean, alkatea berak aurrez egindako bisita bueltatuz.

Alkateak ikasleek egindako galdera guztiei erantzun zien elkarrizketa atsegin bat elkarbanatu zutelarik. Horrela jakin zituzten hainbat kontu: udaletxeko urteko aurrekontua 6.000.000 euro ingurukoa dela, parke estalia egiteko arazo teknikoak aurkitu dituztela…

Bukatzeko, alkate bezala dituen asmoak eta gertakizun pertsonal batzuk ere kontatu zizkien, beraz, esperientzi interesgarria benetan!

Mila esker zure denbora eskaintzearren!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!