Bizikletaz Villabonatik Asteasura

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko martxoaren 23a

Atzo, Fleming herri eskolako 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Asteasura bizikletaz joan ziren. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, bidai seguruagoa egiteko formakuntza jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu…

Bestalde, Agenda 21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.

Horrez gain, Asteasuko eskolakoek Literatur Astea ospatzen ari direnez, gure ikasleek beraiek prestatutako antzezlanak ikusteko aukera izan zuten. Antzerkiak ikusi ondoren, jolastu, bazkaldu, indarrak hartu eta berriro, Villabonara itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita igaro zuten!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!