Larunbatean ate irekiak Fleming Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2018ko urtarrilaren 26a

Gaur, hilak 26, danborrada, buruhandiak, erraldoiak eta bokata jatea izango dugu.

Asteartean eman genion hasiera kultur asteari, lehen hezkuntzako ikasleak herrira jaitsi eta herri kirolak eginez ederki gozatu zuten. Arratsaldeari amaiera emateko, Arroako txikiengana gerturatu eta elkarrekin txokolate beroa hartu genuen.

Asteazkenean funky emanaldia ikusteko aukera izan genuen eskolako ikasleen eskutik. Ondoren, eskolako izen, logo eta web ataria berriaren aurkezpena egin zuten, Fleming herri eskolako komunitateko ordezkariek. Gainera, spot berria ere aurkeztu genuen, eta arratsaldeari amaiera dibertigarri bat emateko, ipuin kontalaria izan genuen.

Ostegunean 5.mailako ikasleek zahar egoitzatik igotako aiton-amonen istorioak entzuteko aukera izan zuten, elkarren artean oso giro ederra sortuz.

Gaur, ostirala, danborrada, buruhandiak, erraldoiak, eta bokata jatea izango dugu.

Larunbatari dagokionez, kultur asteari amaiera emateko, ate irekiak izango ditugu Fleming Herri Eskola ezagutu nahi duzuen guztiontzat. Aipatzekoa da, haurrekin etorriko zaretenontzat, Haur Txoko zerbitzua izango duzuela. Azalpenak eta bisita goizeko 11:00tan euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz izango dira.

Ikusten duzuenez, era guztietako ekintzak daude, beraz, gerturatu eta anima zaitez!

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!