Fleming ikastetxeko ikasturte bukaerako festa

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2017ko ekainaren 12a

Joan den larunbatean, Fleming ikastetxeak kurtsoari amaiera emateko festa ospatu zuen.

Ekitaldi ugari izan ziren: hasteko, eskolan bertan pilota txapelketako finalak jokatu ziren; ondoren, Behar Zana pilotalekuan txapelketako sariak banatu ondoren ikasleen emanaldiak ikusteko aukera izan genuen. Urtero bezala, ikasleek  gogo handiz egindako dantzak zein abestiak, beraien gurasoei eskeini zizkien. Arratsaldean berriz, eguna ondo amaitzeko, nahiko jolas eta dantza egiteko aukera ere izan zuten; beraz, egun ederra igaro genuen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!