Naturaz gozatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2017ko maiatzaren 29a

Inguruko parajeak ezagutu eta naturaz gozatzeko helburuak burutzeko asmoz, joan zen ostiralean, Fleming ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiak mendi irteera egin genuen.


Ziklo bakoitzak bere ibilbidea egin zuen eta ondoren, Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko. Txikienak Larreatik bueltan , erreka inguruko ibilbideak ematen dituen aukerak aprobetxatuz igo ziren. 2. Ziklokoak Komizar parketik zehar, ibilaldi luzeago bat egin zuten eta handienak berriz, Loatzora igo ziren.

Bero handia egin zuenez, gorputza freskatzeko aukera eman genien eta ederki pasa zuten. Arratsaldean nahikoa jolastu ondoren, eskolara itzuli ginen nekatuta, baina, aldi berean pozik. Egun ederra pasa genuen!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!