Flemingo ikasleak bizikletaz Tolosara

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2017ko apirilaren 6a

Fleming ikastetxeko 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan dira.

Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, formakuntza jaso zuten: bizikletaz nola ibili, gurpila nola puztu, kamara nola aldatu, trafiko arauak ezagutu, arriskuak aurreikusi...

Irteera honekin, Tolosako suhiltzaileko parkea ezagutuz gain, beraien lana, erreskatea, makinak, tresnak, jantziak…ezagutzeko aukera izan dute.

Bestalde, Ag21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.

Bisita ondoren, Zumardi Handian bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli dira egun polit bat igaro ondoren.

Benetan txango interesgarria!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!