Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2016ko azaroaren 28a

Datorren ostiralean, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko  Eguna ospatuko dugu Fleming Ikastetxean. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu datorren asterako, Arratzain eta Arroako eskoletan.

Arroan, ostegunean, goizeko 11:30ean irratsaio berezia izango da gurasoen partaidetzarekin. Ostiral goizean,  gaztaina jana eta Euskararen txantxangorriaren horma-irudia egingo dira Arroako plazan eta arratsaldean, Euskal Jokuak.

Arratzainen, ostiral goizean eskola apainduko da eta arratsaldean, ikasleen irrintzi saioa, txiste kontakizunak eta Euskal Karaokea izango dira.                   
                      
“Euskara erabiltzen dut lanean, barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, eztabaidatzeko... Ongi pasatzeko eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako.”

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!