Fleming ikastetxeko ikasleak mendiaz gozatzen

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2016ko maiatzaren 30a

Joan den ostiralean Fleming ikastetxeko Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleek, gure ingurua ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, mendi irteera bat egin genuen.

Ziklo bakoitzak bere ibilaldia bukatu ondoren, denak Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko: txikienak Larreatik, hau da, erreka ingurutik igo ziren, bigarren ziklokoak, berriz, Komizar parketik buelta emanez eta handienak Loatzora igo ziren Amasan elkartu aurretik. 

Beraz, eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!