Liburuaren Astea ospatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2016ko apirilaren 25a

Apirilaren 23an Nazioarteko liburuaren eguna dela eta Villabonako Fleming ikastetxean Liburuaren Astea ospatu genuen. 

Ekintza desberdinak antolatu genituen, besteak beste, liburuen erakusketa, trukaketa, ipuin kontalariak (idazleak, irakasleak, gurasoak…), bikote kontalariak (ikasleak)…

2. mailako ikasleek, adibidez, Sahara herrialdean oso ezaguna den fikziozko pertsonaia bat ezagutzeko aukera izan zuten bertako baten eskutik. Cheij Ahmed eta Jexux Eizagirre idazleak eskolara etorri ziren eta Chertaten istorio bat kontatu ziguten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!