Asteasura bizikletaz

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2016ko martxoaren 16a

Atzo Fleming ikastetxeko 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Asteasura bizikletaz joan ziren. Irteera hau egin aurretik,bidai seguruagoa egiteko formakuntza jaso zuten irakasleen eskutik: gurpila nola puztu, nola aldatu…

Bestalde, Agenda 21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.

Horrez gain, Asteasuko eskolakoak Antzerki astea ospatzen ari direnez, gure ikasleek beraiek prestatutako antzezlana ikusteko aukera izan zuten; eta antzerkia ikusi ondoren, jolastu, bazkaldu, indarrak hartu eta berriro, Villabonara itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita igaro zuten!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!