Euskal Herriko Torturatuen Sarera batzeko deia egin diegu torturatu guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Herriko Torturatuen Sarea 2025eko otsailaren 13a

Pasa den urten Ibarran egindako batzarra.

Larunbatean egingo dugu batzar eratzailea, Donostiako Kursaalean.

Nazio batzar eratzailea egingo dugu larunbatean, Donostiako Kursaalean. Konbentzimendu osoz diogu iritsi dela garaia gure herrian torturatuen aitortza publiko, sozial eta ofiziala lortzeko; garaia dela aitortzeko tortura modu sistematikoan erabili izan dela herri honen kontra. Euskal Herriko torturatuak saretzeko ari gara lanean eta guztira zazpiehun torturatuk baino gehiagok parte hartu dute egindako batzarretan. Halere, sarea are gehiago zabaldu nahi dugu eta Kursaalera joateko deialdia zabaltzen diegu herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!