Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurkako lore eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Erniobea 2016ko azaroaren 25a

Gure ikastetxean azaroaren 25eko egun honetan emakumeen indarkeriaren aurkako egunarekin bat egin dugu ekintza desberdinak antolatuaz.

Gaurkoan, Erniobea BHIko komunitate osoko ordezkariek egindako lore eskaintza burutu dugu, modu honetan gela guztietako ordezkariak, administrariarenak, garbitzaileenak eta gurasoen ordezkariek ere parte hartu dute.

Guztion loreekin  emakumearen ikurra osatu dugu  eta gaurko eguneko hausnarketa egiteaz gain guztiok konpromisoa hartu dugu lore guztien zainketa egitearena, lore bakoitzak emakume bat ordezkatzen duela kontuan hartuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!