Erakutsiz ikasi

Hasi da ikasturtea Erniobean

Erabiltzailearen aurpegia Erniobea 2016ko urriaren 10a

Pena da, baina oporrak bukatu ziren eta hasi da ikasturtea Erniobean.

Ekin diogu 2016/17 ikasturteari. Gu aurtengo Erniobea press talde berria gara. Zortzi ikasle gara denera: Asier, Ruben, Markel, Olaia, Olatz, Eneko, Unai eta Oier. DBH 2. mailako ikasleak gara, Zizurkil, Amasa-Villabona eta Asteasukoak.

Hasieran, ez genuen prentsan hasteko gogo handirik, baina, orain gogotsuago gaude. Martxa hartzen ari gara, azterketak urruti ikusten ditugu, buruan ikasturtean zehar egingo ditugun irteerak eta ekintzak ditugu momentu honetan. Gogoan dugu, bereziki lauhileko honetan lehenengo ebaluazioari amaiera emango dion ekitaldia, Santomasetako azoka, alegia, baina, horretarako askooo falta da ;-).

 

ONDORENGO LERROETAN, IKASLE BERRIEN INPRESIOAK BILDU DITUGU:

Zer moduz eskola berrian?
Ondo. Denborarekin egokitzen ari gara iaz baino lehenago esnatu behar dugu, hasierako egunetan kosta egin zitzaigun.

Zer moduz irakasleekin?
Irakasleekin orokorrean ondo. Gustu kontua da batzuetan. Bakoitzak bere gustuak ditu eta bakoitzaren arabera, gusturago egoten gara batzuekin besteekin baino ;-)

Eskolako gauza gogorrenak eta onenak:
Gogorrena ez dakigu. Onena, pertsona berriak ezagutzen ari garela eta lagun berriak egiten ari garela.

Momentuz, hauxe da Erniobeatik kontatzeko duguna. Hurrengo hilera arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!