Erniobeako ikasleak 'Passion for Knowledge 2016' jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Erniobea 2016ko urriaren 3a

Joan den ostiralean, gure ikastetxeko ikasleak Zientziarekio Pasioa deituriko jaialdian egon ziren eta nobel saridunekin solasaldian aritzeko aukera izan zuten.
 

Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira Passion for Knowledge 2016.

Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen zientzia eta teknologia ikasketei begirako bokazioa sustatzea da; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako hiru ikertzaileek hartzen dute parte. Kasu honetan, Elena Cattaneo, Dudley Herschbach eta Pamela Diggle aritu dira, moderatzaile Pedro Miguel Etxenike zutela. 

Gonbidatutako zientzialariek zientziarekiko eta ikerketarekiko beren pasioari buruz eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruz hitz egin dute. Bertaraturiko ikasleek egindako galderak ere erantzun dituzte.

Argazkian, gure ikastetxeko ikasleak Pamela Diggle irakaslearekin agertzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!