3 punturik eta planik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Eligarmendia 2017ko ots. 16a, 11:30

Leioarako bidean, autobusean, nola ez, betiko martxa zegoen. Autobusean non esertzen zaren, zein pertsona klase zaren erakusten du nire ustez.

Adibidez, aurretik hasita, gurasoak: jende zentzuduna, fundamentuzkoa, leiala, gure zaleak... Atzera doan heinean berriz, taldeko eroenak, juergistenak, burutik jota daudenak... Kasu honetan, eta lider papera hartuz, Leire.

Gutxi iraun zuen lasaitasunak, juxtu-juxtu autobiara ateratzea lortu genuen. Bozgorailuen jabe egin bezain pronto agur gure ikasteko edota lasai egoteko aukerak. Denak abesten, edo beno, abesten ahalegintzen ziren jada 1.000.000 aldiz entzundako abestiak, oraindik batzuk letra ikasteko zutelarik. Beste batzuk ordea atzeko komando juergista hori alde batera utzi eta ahalera edo baldintza edo auskalo zer ikasten jarri ziren eta beste gutxi batzuk ordea partidan kontzentratzen hasi ginen. (Egia esan, aurreko historia ia guztia asmatu dut, bidai erdia baino gehiago seko lo joan nintzen eta).

Partida garrantzitsua genuen aurretik, beraiek 4. postuan eta gu 6.ean geunden, eta aukera paregabea zen partida irabazi eta beraiengandik puntu batera jartzeko. Hasi bezain pronto gure aldeko penaltia huts egin genuen, suavecito bota zuen Izarok eta atezainak asmatu egin zion. Halere, gero esplikatu zigun zulo bat zegoela justu penaltiko puntuaren ondoan eta ondorioz, dena ulertu genuen.
Bigarren zatia amaitu baino lehenago beste penalti bat gure alde, beraien atezainaren kanporaketa suposatu zuena. Oraingoan Leirek bota zuen, Izaroren aholkua buruan zuela, zuloa ez zegoen aldetik bota zuen eta barrura sartu zuen Despacito y con clase.

Bigarren zatia, beraz, 0-1ekoarekin hasi genuen.

Ni aulkian nengoen, 4 txartel hori nituen eta beste bat ikusiz gero hurrengo partida galtzen nuen. Ordu arteko nire plana a la perfeccion ari zen ateratzen, inauteriak hemendik bi astetara eta Beasainen kontrako partidan txartela ikusiz gero inauterietan «jai» edukiko nuen, baina Imanolek kanbioa egin eta 10 minutura txartela ikusi nuen. Agur nire plan eta intentzioak.

Joko asko nagusitu zen bigarren zati osoan eta halako batean beraien gola etorri zen. Halere, ez genuen burua jaitsi eta 3 puntuen bila joan ginen. Hainbat aukera eduki arren ez genuen golik sartu, eta beraz, 1-1ekoarekin amaitu zen.

Tolosara bueltatu eta batzuk etxera, besteak afaltzera eta, seguru, Leirek zuzenean parrandarako bidea hartuko zuena.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkizuet astebururo gu animatzera etortzen zareten guztiei!

Aupa Tolosa katratraka!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!