Udako kulturaldia

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2021eko irailaren 3a

Udako oporren ostean, irailean berriro ekin dio Udalak Kulturaldiari.

Irailaren 8an, argazki estudioa kalera atera eta zuen erretratuak edo familia argazkiak egiteko aukera izango duzue, argazkiak egunean bertan jasoz.

Irailaren 11n, kale antzerki-zirkoak ere izango du bere lekua Elduaingo plazan, Baldin Bada ikuskizunarekin. Heldu zein etxeko txikienentzako moduko ikuskizuna izango da eta aho zabalik uzten duen horietako gainera.

Eta irailaren 12an Et Incarnatus orkestrak emanaldia eskainiko du. Artista gonbidatuekin, Euskal Herrian hara eta hona ibili den orkestrak, Sales baserri aurreko belardia aukeratu du publikoak musikaz goza dezan.
Igande arratsalderako plan bikaina dudarik gabe. Belardian eseri (aulkiak ere eskuragarri izango dira nahi izanez gero) eta aire librean zuzeneko musika beraz gurean.

Eguraldi txarra bada elizan egingo da kontzertua eta herritarrek lehentasuna izango dute, beraz eskuratu zure gonbidapena udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!