Kontzeju taberna/jatetxea ustiatzeko emakida administratiboan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2020ko ekainaren 15a

Elduaingo Kontzeju taberna-jatetxea ustiatzeko lehiaketa irekirako baldintza ekonomiko-administratiboak

1.- KONTRATUAREN HELBURUA.

Kontratuak, lehiaketa bidez Elduaingo kontzeju Taberna-Jatetxearen ustiakuntzarako emakida administratiboa ematea du helburutzat.

Halaber, erabilpenari atxikiriko Udaletxeko ondorengo elementu hauek: tabernako aldea, sukaldea, almazena, komuna eta Udal honen jabetzakoa den altzari, tresneria eta ekipoa, Baldintza Plegu honen eranskinean zehazten direnak.

2.- KONTZESIOAREN IRAUPENA.

Emakidak, kontratua sinatzearen egunetik sei hilabeteko probaldia izango du, eta ondoren, 2 urte iragan arte iraungo du, beste bi urtez luzatu ahal izango delarik, kontratua bukatu baino gutxienez BI HILABETE lehenago hitzartutako baldintzetan.

Bi aldetakoren batek kontratua ez luzatzea erabakiko balu, kontratua bukatu baino hiru hilabete lehenago beste aldeari jakinarazi beharko lioke.

3.- KANONA

Eskatzen den kanona 0€-koa izango da sei hilabeteko probaldian, hau igaro ondoren eta kontratuak jarraipena badu, hileroko kanona 150€-koa izango da.

Udaletxeko altxortegian diru sarrera egin beharko da, hilabete guztietako amaieran.

Kanona urtero errebisatuko da, urtarrilaren 1ean, dagokien erakunde ofizialak argitaratzen duten E.A.E.ko  bizitzaren hazkunde indizea, KPIren arabera.

4.- EMAKIDAREN EZAUGARRIAK.

Emakidadunaren betebeharrak ondorengo hauek izango dira bereziki:

Irakurri gehiago

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!