Koronabirusa

Argazki Rally-a martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2020ko maiatzaren 8a

Argazkien bidez konfinamenduaren berri emateko argazki rally-a jarri da martxan Elduainen.

- Bi kategoria izango dira: gazteak 14 urte arte, helduak 14 urtetik gora.
 
- Gaia, konfinamendua eta konfinamendu ondorena izango litzateke: NI ETXEAN GERATU NAIZ
 
- Partehartzaile bakoitzak 3 argazki bidali ditzake gehienez, bakoitzari izenburua jarriz, elduainargazkiak@gmail.com helbidera, 2020 maiatzak 31 baino lehen.
 
- Argazki guztiekin erakusketa egingo da herriko jaietan.
 
- Argazkien kalitatea ere ona behar du izan, argazki kamerarekin ateratzea gomendatzen da. 
 
- Kategoaria bakoitzean 3 sari egongo dira:
        - 1ª Elkar-en gastatzeko 60€ ko balea
        - 2ª Elkar-en gastatzeko 30€ ko balea
        - 3ª Topikerako 5 sarrera.  
 
- Parte hartzaile guztien artean, heldu + haur (lehen hirurak kenduta),Topikerako beste 5 sarrera zozketatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!