Etxebizitzen sustapena

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2018ko urtarrilaren 15a

Elduaingo Udalak hitzartutako prezioko sei etxebizitzen sustapena egingo du Erretoretxen.

Elduaingo hirigunean (Erretoretxen) 6 etxebizitza egitea aurreikusten da, komunitate-lurzati batekin. Etxebizitza bakoitzak hurrengo gelak izango ditu: 

Ekialderantz hiru logela eta bi komun, mendebalderantz egongela eta sukaldea.

Etxebizitzen azalera erabilgarria 75 m2 eta 86 m2 bitartean egongo da. Komunitate-lurzatiak 1150 m2-ko azalera izango du eraikinaren inguruan eta bertan, aparkaleku pribatuak eta belardia edo baratzak egotea pentsatu da.

Sustapen honi buruzko inkesta bat jarri du martxan Udalak, etxebizitzaren beharrak jakiteko, oinarriak landu eta behin-behineko interesatuen zerrenda egin ahal izateko. 

Inkesta bete eta udaletxeko buzoian bota ahal izango da edota www.elduain.eus helbidean on-line bete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!