Elduaingo udalaren lan-eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2017ko ekainaren 2a

HERRI-LANGILE BATEN KONTRATAZIOA

Elduaingo Udalak herri-langile bat kontratatuko du sei hilabeterako, jornada osoan. 2017ko ekainetik abendura bitartean.

Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:

- Eremu publikoaren mantenua, garbiketa, etab.

- Hondakinen bilketa

- Desbrozatze-lanak

- Hiletetan ehorzle-lanak.

- Bando-banaketa

- Festa garaiko muntaketa eta garbiketa-lanak.

- Etab.

Informazio gehiago: www.elduain.eus helbidean, Tolosaldea Garatzenen bulegoetan eta Lanbideren bulegoetan, Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!