2016/06/23 20:30

Sanjoan bezpera Elduainen

Elduaingo Plaza Zaharrean, Elduain

Ekainaren 23an, arratsaldeko 5etan Plaza zaharrean elkartuko gara. Bertan elkartzen garenok (heldu nahiz gazte) sua osatuko dugu. Honetarako etxe inguruan ditugun adaxkak, zotzak... bilduko ditugu (koltxoi, armairu,.... tamaina handikoak ez dira jasoko).

Komenigarria da aldez aurretik, umeei etxean zerbait jasotzeko duten zehaztea, bilketa lanean hasi baino lehen.

AFARIA: norberak etxetik ekarritakoa elkarrekin jateko aukera izango dugu. Edaria bertan izango da, ardoa, sagardoa, ura, kas, koka kola... Edalontzia ere, etxetik ekarri behar da.

SUA: afal ostean piztuko da.

Elduaingo kultura batzordea

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!