Hautesle zerrendak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2016ko maiatzaren 11

Maiatzaren 9tik 16ra, biak barne, udal bulegoetan, goizeko 9:00etatik 14:00etara, ikusgai izango da Elduaingo herriko hautesle-zerrenda.

Zerrenda honetan egotea ezinbestekoa da ekainaren 26an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretan botoa eman ahal izateko, beraz, datuak ondo dauden egiaztatzea garrantzitsua da.

Zerrendatan behar ez bezala sartua edo kendua dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udalan, horretarako inprimaki eredu berezi batzuk emango zaizkizue.

Jada, etxez-etxe banatzen ari dira errolda-txarteletan, ohartu zaitezkete zuen datuak ondo jaso diren. Errolda-txartelik jasotzen ez baduzue, hurbildu udal bulegoetara, ikusi hautesle-zerrenda eta okerrekorik badago, erreklamazio orri-eredua bete. Lan hauetan lagunduko zaitugu.

www.elduain.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!