Elduaingo IV. Argazki lehiaketa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2016ko martxoaren 2a

Elduaingo Kultur Batzordeak, IV Argazki Lehiaketa antolatu du 2016. urte honetarako

OINARRIAK:

1. PARTEHARTZAILEAK

• Elduaingoa den edozein pertsona.

• Parte hartzeak, lehiaketa honen oinarriak bere osotasunean onartzea suposatzen du.

2. GAIA

LAU URTAROAK ELDUAINEN

3. SARIAK

Epaimahaiak aukeratutako lehenengo eta bigarren argazki onenek sariak jasoko dituzte 2016 urte bukaeran egingo den sari banaketan.

Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sari bakarra jaso dezake

ELDUAINGO HERRITARREK AUKERATUKO DITUZTE 2017 URTEKO EGUTEGIA OSATUKO DITUZTEN 13 ARGAZKIAK

IV. Argazki Lehiaketan aurkezten diren argazkiekin erakusketa bat antolatuko da azaroan zehar eta bertan, herritarrek gustokoen izan dituzten argazkiak bozkatzeko aukera izango dute. Erakusketara teknikoki baldintzak betetzen dituzten argazkiak iritsiko dira bakarrik.

Baldintzak, epeak eta sarien banaketako informazioa http://elduain.eus/ orrian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!