Pelikula emanaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala

Bi pelikula emanaldi antolatu ditu Elduaingo Kultur Batzordeak urtarrilaren 15ean, Larte Kultur Etxean

Urtarrilaren 15ean, Larte Kultur Etxean bi filma izango dira ikusgai: Lehendabizi "Minions" filma, 2 eta 14 urte bitartekoentzat zuzenduta eta 0,50 euroko sarrerarekin. Arratsaldeko 17:30ean. Ondoren "La ola" filma, 14 urtetik gorakoentzat zuzenduta. Honek euro bateko sarrera izango du eta 19:30etik aurrera eskeiniko da.

Ondoren gaztetxoentzat afaria ere antolatu da Urdelar Biltokian, eta horretarako zentroan bertan dagoen izen-emate zerrendan urtarrilaren 13a baino lehen eman behar da izena.

Urtarrilak 29an pintxo-potea izango da, 19:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!