2016. urteko egutegi fiskala

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015ko abe. 16a, 10:52

Elduaingo udalerriko zergadunei jakinarazten zaie 2016ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala, eta bertan diru-sarrera publiko horien ordainketa egiteko epeak ezartzen dira.

Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

 —          Ibilgailuen zerga: Borondatezko epea: otsailaren 25etik apirilaren 8ra.

 —          Ondasun Higiezinen Zerga: Borondatezko epea: maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

 —          Jarduera Ekonomikoen Zerga: Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.

Kuotak eta gainerako zerga-elementuak ez dira alta dagozkien erregistroetan baizik eta subjektu pasibo bakoi tzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkio, eta ondorioz taldeka jakinaraziko dira, mar txo aren 8ko 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babespean.

Aipatutako erroldak jendaurrean ikusgai jarriko dira Gipuzkoako Toki Ogasunak arau tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan ezar tzen den moduan. Era berean, mar txo aren 8ko 2/2005 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren 61. artikuluak eta abuztuaren 2ko 38/2006 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamenduaren Foru Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen duten borondatezko zerga-bilketaren epe eta moduak adierazten dira. Hori guztia honako arauen arabera egingo da:

a) Agerian jarritako lekua: Funtsen diru-bilketa bulegoan.

b) Aztertzeko epea: Lehen aipatutakoak.

c) Desadostasuna adierazteko epea: Borondatez ordain tzeko aldi gisa seinalatutako epea eta hori bukatu eta hilabeteko epean ere, horretarako berrikuspen errekur tsoa jarri behar delarik.

d) Helegitea jartzen den organoa: Alkate-lehendakariari.

e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaleko Erregistro orokorra, bulego ordutegia.

f) Errekurtsoa jartzearen ondorioak: lehen aipatutako 2/2005 Foru Arauaren 231. artikuluak ezarritakoak.

g) Zerga-bilketa epeak: Egutegi fiskal honetan ezarritakoak.

h) Diru-sarrera moduak: Helbideratutako ordainagiriak baimendutako Banku eta Aurrezki Kutxe tako kontu korronteetan zordunduko dira zuzenean.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, zorra kitatzeko beharrezkoa den dokumentua zordunaren helbide fiskalera igorriko da posta arrunt bidez.

Hauen ordainketa laguntzaile diren edozein erakunderen (Kutxabank, Euskadiko Kutxa) bulegoetan egin ahal izango da, beroriek ezarritako ordutegian.

Aipatu dokumenturik izango ez balu, zordunak edo ordainketa egin behar duen beste per tso naren batek ordainagiria Zerga-bilketa bulegoan eskatu beharko du borondatezko epearen barruan.

Borondatez ordaintzeko epea igarota zorrak ez badira ordaindu, beroriek prozedura betearazle bidez ordainaraziko dira eta premiamenduzko gainkargua eta berandu tzako interesak izango ditu, eta kasua hala bada, gertatutako prozesu-kostuak aplikatuko dira.

  

Elduain, 2015eko abenduaren 16a.

  Jose Angel Urkizu Odriozola, Alkatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!